Tomas Elortza Ugarte
Oñati (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Olabartako Ahuntz Erreka baserrian jaioa, guraso biak auzokoak zituen. Auzoko eskolan ibili zen, Felix Igartua maisuarekin, umetan. 11 urterekin Arantzazura bidali zuten fraidegai. Arantzazun, Foruan, Zarautzen eta Oliten egin zituen ikasketak. 1968an abitua utzi zuen eta Magisteritza titulua aterata Oñatiko ikastola sortu berrian hasi zen lanean, gero bere emaztea izango zen Eli Igartzabalekin batera (elkarrizketatuta dago bera ere). 1973an Legazpin egin zuen ikasturte bat, Lasalle ikastetxean, eta gero Donostiara joan zen, Gordailura, euskarazko materiala sortzera. 1978an Hernaniko eskola publikoan hasi zen irakasle eta gero Tolosako EPAra joan zen. Hernanira ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| ONA-330 | 2026 | Euskararen historia soziala Oñatin | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





