Susana Ugarte Ugarte

OƱati (Gipuzkoa) (1913-2011)

Biografia

Oñatiko Kristobalena kale-baserrian jaio zen, Auzotxo esaten zioten kaleko auzune batean, gaur egungo Marzelino Zelaia kalean. Aita bertakoa zen eta ama Arantzazu auzoko Arrikurtz baserrikoa. Sei anai-arrebatatik bosgarrena izan zen Susana. Ospitaleko eskolan ikasi zuen, zazpi urtetik hamahiru urtera arte. Eskolan zebilela, bostetan irten eta zortziak arte umezain lan egiten zuen erreal baten truke. Jolas gutxiko umea izan zen. Hamahiru urterekin Garai lantegian hasi zen lanean. Lau urte geroago neskame joan zen Tolosara, bertako alkate zen Antonio Labaienen etxera. Gerra hasi zenean etxera itzuli eta Garainean eman zituen beste zazpi urte. Harrezkero zerbitzari edota neskame lanetan jardun zuen Baionan. Azken ugazabak hil zirenean, eta harik eta Oñatiko Zaharren Egoitzara etorri zen arte, haien senideentzako (Parisen bizi zirenak), Baionako etxea zaindu zuen urteetan. Istripu bat izan berri zuen elkarrizketa egin zitzaionean. Berari elkarrizketa bat egin zitzaion, eta "Mahai-ingurua Oñatin 1" grabazioan ere parte hartu zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-129 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia