Roman Igartua Irizar

Oñati (Gipuzkoa) (1913-1996)

Biografia

Olabarrieta auzoko Igartuenea baserrian jaioa. Baserrian taberna zaharra izan zuten. Txirrindularia izan zen Roman. 1930etik aurrera "C.D. Oñate" izeneko taldean korritzen zuen eta sariak ere irabazi zituen, esaterako, Antzuolan 1932an, 1933an eta 1934an. Beste hainbat lasterketatan ere parte hartu izan du, hala nola, Bilboko Santo Domingorako igoeran. Lanari dagokionez, "kamiñero" lanetan ibili zen Zumarraga inguruan. Gerra ostean inon ez zegoen lanik eta 1940an bizikleten alokairua jarri zuen Kale Zaharrean. Beste lan batzuetan ere ibili zen: postari eta saltzaile lanetan, adibidez. Bere ekintza gogoangarriena bizikletaren piezekin kotxea egitea izan zen. Horiek eta beste hainbat kontu azaldu zituen 1994an "Kontzejupetik" aldizkarirako egin zitzaion elkarrizketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-011 1994 Oñatiko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia