Regino Biain Guridi
Oñati (Gipuzkoa) (1916-2016)
Biografia
Kale Zaharrean jaio zen, zazpi anai-arrebatatik zaharrena. Aita bertakoa zen eta ama Torre Auzoko Torre baserrikoa. Unibertsitatean zegoen Maristen eskolan ikasi zuen hamabi urtera arte. Maristek alde egin zutenean, “Instituto de Enseñanza Secundaria” jarri zuten eta bertan ikasi zuen hemezortzi izan zituen arte. Etxean dirurik ez eta “Perito Mercantil” ikasketak bide batez egiteko asmoarekin, boluntario joan zen soldaduskara Donostiara. Soldaduskan zegoela gerra hasi zen, eta “Batallón de Trabajadores”etik pasatuta, lau urte egon zen Oñatira etorri gabe. “Fábrica de Carretillas y mangos de Herramientas” Galdos lantegian hamar urtez, eta “Fábrica de Herramientas Onraita S.A.”n beste 32 urtez egin zuen lan administratzaile ardurarekin. Oñatiko Ospitale Zaharrean hasita, Etxaluzekoan jarraitu eta San Martineko Egoitzan bukatuz, administratzaile lanak egin zituen dohainik 36 urtez. Mendizale amorratua, ia jaiero joaten zen Urbiara 85 urte izan zituen arte. Bertan Aita Lasari meza ematen laguntzen zion, eta Perusaroiko elkartearen fundatzaileetako bat izan zen. Juanita Zubiagirre “Pollangua”rekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-133 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute