Plaxido Guridi Guridi Torrekua
Oñati (Gipuzkoa) (1908-1997)
Biografia
Torreauzo -edo San Pedroko- Torreko semea. 12 urtera arte ibili zen eskolan, lehenbizi San Pedron eta geroago Madalenakuan eta Zañartun (mojekin). Lanbide ugari probatu izan ditu. Mutikotan baserrian lan egin behar izaten zuen eta otarrandiak egiten ere ikasi zuen anaiarekin. Eibarreko armagintzan ere jardun zuen lanean 6 urtean; armak etxean egin eta gero, Eibarrera bidaltzen zituzten. Baina 1936 inguruan lana gutxitu egin zen eta Zubillagako Altunarenera joan zen lanera. 33 urte egin zituen bertan. Lehenagoko bizimoduaren gaineko azalpen ugari eman zituen 1993an "Kontzejupetik" aldizkarirako egin zitzaion elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-009 | 1993 | Oñatiko Ahozko Ondarea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?