Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria

Araotz; Oñati (Gipuzkoa) (1942)

Biografia

Araozko Jausoro-Garai baserrian jaioa, aita Araotz bertakoa zuen eta ama Aramaiokoa. 11 senidetan zazpigarrena, Araozko eskolan ibili zen 8 urterekin Urrexolako Erostarbe baserrira morroi bidali zuten arte; hango eskolan Don Ziriako Arriaran apaiz euskaltzalea izan zuen maisu. 11 urterekin Arantzazura joan zen fraidekume, eta frantziskotar izateko prozesu guztia egin zuen: hiru urte Arantzazun, bi Foruan, urtebete Zarautzen, hiru urte Erriberrin eta gero beste lau urte Arantzazun. Erromara joan zen, Asiara misiolari joateko ikasketak egitera, baina euskalgintzan murgiltzea erabaki, eta Euskal Herrira bueltatu zen. Euskara batua bultzatzen jardun zuen. Anaitasuna aldizkarian artikuluak idazten hasi zen, Jakin Taldeko partaide bihurtu zen eta besteak beste UZEIren sorreran ibili zen (bera izan zen lehenengo lehendakaria); lan handia egin zuen hiztegigintzan. Euskarazko enziklopediagintzara zuzendutako EUSENOR enpresaren sortzaileetako bat ere izan zen, 90eko hamarkadan. Hainbat lan argitaratu ditu, besteren artean ahozko ondarearen bilketarekin lotutako "Araozko kontuak eta kantuak: Bitoriano Gandiagak araoztarren ahotatik batuak" eta "Arantzazu dut kantagai" liburu sorta.  

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-325 2025 Euskararen historia soziala Oñatin

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia