Paulina Kernstock Biain Alemanena

Oñati (Gipuzkoa) (1937)

Biografia

Alemanian jaio zen Paulina, Nuremberg hirian. Aita alemaniarra zuen eta ama, berriz, oñatiarra. Aita gaztetan etorri zen Oñatira beste bi alemaniarrekin batera eta bertan geratu zen Paulinaren ama ezagutu ostean. Paulinaren anaia zaharrena jaiota zegoela, Alemaniara joan ziren bizi izatera, 36ko gerra garaian. Urte gutxi batzuk egin zituzten han; II. Mundu Gerrako mugimendua hasi zenean, Oñatira etorri ziren berriro. Tarte hartan jaio zen Paulina eta bera izan zen anai-arrebetan Alemanian jaiotako bakarra. 2 urte zituen Paulinak familia berriz Oñatira bizi izatera etorri zenean. Jendeak "Paulina alemaniarra" bezala ezagutu izan du beti. Ikastolako irakasle izan zen urte askoan. Corpus eguneko prozesioan parte hartzen lehenengo emakumea izan omen zen, eta 30 urtetik gora egin ditu San Migelen laguntzaile moduan. Sendabelarren bilketan eta erabileran ere aditua da. (argazkia www.goiena.eus webgunetik hartua)

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-005 1992 Oñatiko Ahozko Ondarea
ONA-006 1992 Oñatiko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia