Pako Idigoras Guridi Artxubi
Oñati (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Larraña auzoko Antonena baserrian jaio zen, bederatzi anai-arrebatatik gazteenaren aurrekoa. Aita bertakoa zen eta ama Garagartza auzoko Urrutxu baserritik etorritakoa. Ospitaleko eskolan hasi zen ikasten. Gero Santa Marinakora eta handik Unibertsitateko Maristen eskolara joan zen eta bertan bukatu zituen eskolok. Anaiarik zaharrena gerran galdu zuen. Beste anaia bat agustindar joan zen, eta arreba bat moja. 1945. urtean aitak eta koinatuak zerrategi bat ireki zuten Artxubi baserrian, eta bertan egin zuen lan 30 bat urtez Pakok. Zerrategiko lanei eta zuhaitzak botatzeari buruzko hainbat azalpen ematen ditu. Auzoan gertatutakoak, galdutako baserriak, Oñatiko uztargileak, Olabarrietako “Tierra Santa”, Oñatiko zerrategiak, Artxubiko eta Oñatiko sagardotegiak, Brinkola eta Udanako tabernak, amerikanoen lanak eta beste hainbat konturen inguruan egiten du berba Pakok. Hika dihardu pasarte batzuetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-123 | Ander Lizarralderen fonoteka | Ander Lizarralde | |||
ONA-131 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Roberto Altuna Erle - Kepa Elortza | ||
ONA-132 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Roberto Altuna Erle - Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute