Migel Maiztegi Arregi
Oñati (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Arantzazu auzoko Goiko Benta ostatu-baserrian jaio zen, zazpi anai-arrebatatik gazteena. Aita bertakoa zen, eta ama auzo bereko Arrola baserrikoa. Auzoko Eskola-etxean ikasi zuen hamabi urtera arte. Gero Oñatiko “Ductor” ikastetxe pribatuan batxilergoa eta merkataritza ikasi zituen beste hiru urtez. Donostiako Peñafloridako institutuan batxilergoa bukatu eta etxera itzuli zen. Ostalaritzan eta baserrian jardun du bizi guztian. Ganadu tratulari ere jarduna da. Bere etxeko eta Arantzazuko ostalaritzaren historia eta bertako eta Urbiako ganadu zaintzari buruzko azalpenak ematen ditu. Fraideen eragina, Calahorra eta Arantzazurako galtzadak eta bentak, otsoen ipuin zaharrak, aurkikuntza arkeologikoak, Euskal Herri osoko ganadu feriak, eta beste hainbat konturen inguruan berba egiten du Migelek.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-134 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute