Martin Jauregialtzo Arriaran
Oñati (Gipuzkoa) (1919-2002)
Biografia
Oñatiko Mendiko kalean jaio zen 1919an. Banastagin familiakoa. Kalean jaioa izan arren, bazituzten lur-sailak etxe inguruan. 12 urtera arte ibili zen eskolan, lehenengo Juan Moreno maisuarekin eta gero agustinoetan. Eskolan zebilen artean ere aitari laguntzen zion banastak egiten, baina eskola utzi eta gero lanbide horretan jardun zuen buru-belarri 38 urtera arte. Banastagintzatik diru gutxi irabazten zuenez eta ezkontzeko asmoa ere bazuenez, fabrikan hasi zen lanean 38 urterekin. Handik 7 urtera Garaiñeko ekonomatuan hasi zen lanean eta 20 urtez jardun zuen bertan, erretiroa hartu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-022 | 1997 | Oñatiko Ahozko Ondarea | Roberto Altuna Erle | ||
ONA-023 | 1997 | Oñatiko Ahozko Ondarea | Roberto Altuna Erle | ||
ONA-172 | 1993 | Roberto Altunaren fondoa | |||
ONA-191 | 1993 | Oñatiko Ahozko Ondarea | Laixan Euskara Elkartea | ||
ONA-200 | 1997 | Oñatiko Ahozko Ondarea | Laixan Euskara Elkartea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?