Maritxu Ugarte Aiastui

OƱati (Gipuzkoa) (1921-2010)

Biografia

Olalde kale-baserrian jaioa, Oñatin. Aita bertakoa zen eta ama Askazubi ("Askazui") baserrikoa. Bost senide irten ziren aurrera. Ospitaleko eskolan ibili zen, eta gero nazionaletan ere bai. 14 urterekin Donostiara joan zen, izebarengana, ile-apaintzaile ogibidea ikastera. Gerra hasi zenean, Zeferino anaia preso hartu zuten, eta ondoren fusilatu egin zuten, Oiartzunen, Oñatiko beste hiru gazterekin batera. Oñatira bueltatzean, ile-apaindegia jarri zuten Maritxuk eta Martina ahizpak elkarrekin. Miguel Azpiazurekin ezkondu zen; Euzkadiko gobernuak kapitain izendatu zuen gerra sasoian, eta hainbat kartzelatan egon zen preso. Bost seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-113 2010 Gerra Gogoratu Guran

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia