Mahai-ingurua Oñatin 2
Biografia
Urrexola auzoko (Aialdeko) Juana Beitia, eta Murgia auzoko Errotako Marixabel, Bixenta eta Pili Arregi Arregi ahizpak, denak baserrian jaio eta hezitakoak, elkarrekin ditugu tertulia honetan. Umetako kontu ugari; bertako neska politak ikusteagatik, Murgiako errotara zenbat baserritarrek eramaten zuten euren alea ehotzera; amandrea Debara urak hartzera eta berarekin joaten zirenekoak; morroi kontuak; estraperloa eta errotan jasandako salaketak; mutilak zirriak egiten zizkietenean nolako belarrondokoak itzultzen zizkieten; kaletik baserrira gauez joaten zirenetan pasatutako beldurrak eta sustoak; Diotxuena tabernan (gaur itxita) lanean zihardutela egoten ziren astakume janak, eta bi neska gaztek hainbeste gizonen artean sortzen zituzten arazo eta ezinezko amodioak, eta beste mila istorio azaltzen dira bat-batekoa eta oso alaia den tertulia honetan. Ezkerretik eskumara: Juana, Marixabel, Bixenta eta Pili.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-153 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Roberto Altuna Erle - Kepa Elortza - Idoia Etxeberria | ||
ONA-154 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Roberto Altuna Erle - Kepa Elortza - Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute