Mahai-ingurua Oñatin 1
Biografia
Larraina auzoko Patxika Altube, Auzotxoko (gaur egun Marzelino Zelaia kalea) Susana Ugarte, Uribarriko Bittori Igartua eta Araozko Eustaki Bergara, denak baserrian jaio eta hezitakoak, elkarrekin ditugu tertulia honetan. Umetako eskola (edo eskola eza), umetako kantak, umeei (mutil eta neska) etxean irakasten zietena, umeen lanak, neska-laguntzea eta nobio kontuak, elizak gizartean zuen eragina, komenentziako ezkontzak, erditze eta emagin kontuak eta abar aipatu dituzte. Baita gerra denboran Oñatin ikusi eta bizitako pasadizo batzuk ere. Lihoa soroan eta ehungintza ezagutu zituzten, gazteak zirenean. Ezkerretik eskumara: Patxika, Susana, Bittori eta Eustaki.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-146 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Idoia Etxeberria | ||
ONA-147 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute