Luis Arkauz Aiastui
OƱati (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Garagaltza auzoko Garagaltza Handia baserrian jaio zen, lau anai-arrebatatik gazteena. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, Larraña auzoko Joxiuena baserrikoa. Umetan kaleko Ospitaleko eskolan hasi, eta gero Unibertsitateko Maristekin jarraitu zuen hamalau urtera arte. Handik Arrasateko Eskola Profesionalera joan eta bertan ikasi zuen, elektrizitate-peritu titulua atera zuen arte. Orduan Fagor kooperatiban hasi zen lanean, eta Etxetresna Elektriko sailean eta Zerbitzu Zentraletan lan egin eta gero, Altzairu sailean jardun zuen jubilatu zen arte. Garagaltzaundian ganaduaz gain fruta-arbola asko zituzten. Amak azokan saltzen zituen sagar, udare, gerezi, eta beste hainbat fruta eta, horretaz aparte, etxean milaka litro sagardo egiten zuten. Sagardogintzari buruzko hainbat azalpen ematen ditu Luixek. Gerra hasi zenean, aitak Txilera ihes egin zuen beste hiru oñatiarrekin, eta itzuli zenean, Luisek zazpi urte zituela, ezagutu ahal izan zuen bere aita zena. Lazkaomendiko Mertxe Esnaolarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Elkarrizketa garaian, emazteak eta biek etxe ondoan ireki duten landetxe bat kudeatzen zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-150 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?