Lorenza Erostarbe Leibar
OƱati (Gipuzkoa) (1901-1995)
Biografia
Urrexolako Erostarbe baserrian jaio zen. Hogeita zazpi urte zituela, Olateko argindar-etxean lanean ziharduen Olabarrietako Xabalo (Zabalena) baserriko Feliziano Zabaletarekin ezkondu zen Olateko etxe batera, eta bertan bizi izan ziren hirurogeiko hamarkada arte. Ondoren, kalera etorri eta Kale Zaharrean bizi izan ziren seme baten etxean, hil arte. Guztira sei seme-alaba izan zituzten. Hamalau urte zituenean, Bitoriara joan zen erdaraz ikastera etxeko astoa lagun hartuta. Han zenbait lan egin behar izan zituen bizimodua ateratzeko, upelak garbitzea, adibidez, eta hiriburutik etxerako joan-etorriak aprobetxatzen zituen astoarekin jeneroa ekartzeko eta salerosketan diru apur bat irabazteko. Sukaldari bikaina izan zen, ogigilea eta talogilea, etxean eta auzoan, eta joskina ere bai. Langintza horretan etxerik etxe ibiltzen zen josteko makina bizkarrean hartuta. Joko zalea izan zen, briska zalea, batez ere, oso ona, gainera. Laburbilduz esango dugu, emakume argia, gogorra, ausarta eta nortasun handikoa izan zela.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-165 | 1991 | Roberto Altunaren fondoa | Mila Zabaleta | ||
ONA-166 | 1991 | Roberto Altunaren fondoa | Roberto Altuna Erle |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?