Kontxi Ugarte Garzia Kamela

Oñati (Gipuzkoa) (1942)

Biografia

Murgia auzoko Kamela baserrian jaio eta zazpi anai-arrebetatik bigarrena izan zen. Bere lehenengo eskola Olabarrietako auzokoan hartu zuen eta bertan ibili zen hamar, hamaika urte arte, gero kaleko eskolara aldatu eta Milagrosetan ibili zen urte eta erdi, eta ondoren beste urte pare bat Benediktinetako mojekin. Gero baserrira itzuli zen baserriko lanak egitera berriz ere, eta horretan ibili zen hogei urte izan arte. Adin horrekin kalera jaitsi eta bi etxetan bili zen zerbitzatzen, Herediarenean, plazan bertan, eta Garairenean, itsuarenean; guztira zortzi bat urtean. Hogeita hamar urterekin ezkondu, eta Errekalde auzoan jarri ziren bizi izaten. Hiru alaba izan dituzte. Ezkondu eta gero lan apur bat ere egin zuen etxetik kanpora, egun erdiz Larraña barnetegian, hamar bat urtean. Hainbat bilobaren amandrea da eta azken urteetan amandre lanetan eta etxeko lanetan jardun izan du.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-008 1993 Oñatiko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia