Juanito Ibarrondo Urzelai

OƱati (Gipuzkoa) (1921-2012)

Biografia

Oñatiko eskiatzaileen aitzindaria 40 eta 50eko hamarkadetan. Gundel familiak Oñatin utzitako eskiekin eta beraiek egindako trineoekin ibiltzen ziren herriko zelaietan mutikotan. Gero, soldadu zegoela, "Esqui de descenso" liburua erosi omen zuen Donostian eta, hura hartuta, bere kontura eskiatzen ikasten ibili zen beste herritar batzuekin batera. 1953an Otzaurten jokatzen zen eski-txapelketa ikustera joan ziren eta slalom-eko frogan parte harrarazi zieten. Ustekabean Navacerradan jokatzen zen Espainiako txapelketarako aukeratu zituzten Pedro Maiztegi eta biak. Handik aurrera txapelketa gehiagotan parte hartu zuen eta baita batzuk irabazi ere. Horretaz gain, Oñatiko Musika bandaren euskarri nagusienetako bat izan zen Juanito. Bederatzi urteko mutil koskorra zela hasi zen solfeoa ikasten Antonio Ibarrondorekin, eta 77 urtez jo izan zuen klarinetea musika bandan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-171 1992 Roberto Altunaren fondoa

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia