Juanita Urkia Ugarte
Araotz auzoa; OƱati (Gipuzkoa) (1929-2023)
Biografia
Ugaztegi auzoko Erdikoetxe baserrian jaio zen, hamabi anai-arrebatatik bosgarrena. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, Araotz auzoko Borjena baserrikoa. Araotzeko eskolara joan zen, sei urtetik zortzira (Ugaztegi auzunea elizaz Araotz auzoari dagokio, baina udalez Aretxabaletari). Etxean batez ere umezaintzan jardun zuen, eta hamabost urterekin Oñatiko Olabarrieta auzoarekin mugan dagoen Satui baserrira (Legazpi) joan zen neskame. Han baserriko lan guztietan jardun zuen. Olabarrietako Kortabarri, Imitola eta Sustiabe baserriekin egiten zituzten auzolanak Satui baserrikoek. Geroago Durangoko ikastetxe batean egon zen neskame. Bertan gaixotu eta hamar urtez gaixorik egon ondoren, erreuma eta tifusa sendatuta, Zahor lantegian jardun zuen lau urtez. Ondoren Garibai auzoko "Arrixagakua" (Arriagakoa) baserrira joan zen neskame. Handik bertako nagusi alargundu berriarekin Bilbora joan zen neskame lanetan jarraitzeko. Bilbon egon zen jubilatu zen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-135 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?