Juane Urzelai Agirre

Oñati (Gipuzkoa) (1946)

Biografia

Uribarri auzoko Urtzelai baserrikoa. Bertan bizi da. Gaztetan baserriko lanetan, hau da, ardiekin, behiekin, soro-lanetan (garia ereiten eta abarretan) eta karea egiten ibili zen; urtean etxekoekin batera bi edo hiru karobi erretzen zituzten. 1967an utzi zioten langintza horri. Hamazazpi urte zituela hasi zen lanean fabrikan, lehenengo hamaika hilabete Zahor txokolategian, eta, ondoren, Garayrenean beste berrogeita bat urte mantentze lanetan. Handik jubilatu zen. Alkorta baserriko Mª Isabel Agirrerekin ezkonduta alaba bat izan dute. Karegintzaz hitz egin zuen egindako grabazioan.

 

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-031 Oñatiko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia