Joxe Mari Beitia Ugarte

OƱati (Gipuzkoa) (1940)

Biografia

Urrusula auzoko Aialde baserrian (gaur galduta) jaio zen, zortzi anai-arrebatatik gazteena. Ama bertakoa zen eta aita Arantzazu auzoko Kortakogaineko Benta baserritik etorritakoa. Urrusula auzoko eskolan sei urterekin hasi zen, eta hamaika zituela Arantzazuko frantziskotarren ikastetxera joan zen. Aitak etxetik kanpo egiten zuen lan batzuetan, eta anai-arreba zaharrenak morroi edota neskame joanak zirenez, amak eta bi anai-arreba gazteenek egiten zituzten etxeko lanik gehienak. Anaia zaharragoak Arabatik estraperloan ekarritako garia Joxe Marik eramaten zuen astoan kalera saltzeko. 60ko hamarkada hasieran Aialde baserriko etxebizitza biak eta Erostarbekoa utzi egin behar izan zituzten, urak etxeak mugitu zituelako. Frantziskotar ikasketak bukatu eta abitua hartu zuen. Lehenengo meza 24 urterekin eman zuen. 25ekin Koreara joan zen misiolari, eta bertan jardun du azken 45 urteetan, erretore lanetan eta frantziskotar berriak hezten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-145 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia