Joxe Inza Leturiaga
OƱati (Gipuzkoa) (1926-2023)
Biografia
Murgia auzoko "Bixain Urrutia" baserrian jaio zen, sei anai-arrebatatik bigarrena. Aita bertakoa zen, eta ama, berriz, Araotz auzoko Zeziña (gaur galduta) baserritik etorritakoa. Olabarrietako eskolan ikasi zuen, eta gero negu batez don Jose Luis abadearen eskolan ibili zen, Kale Zaharrean. Francoren tropek Teruel hartu zutenean Oñatin egin ziren ospakizunak gogoratzen ditu, bera eskolan zebilela. Olabarrietako Aiastui eta Erretxingua zerrategientzako egin zuen lan soldaduskara joan zen arte. Basoan lan asko egindakoa da; zuhaitzak botatzen eta idiekin zerrategietara garraiatzen. Zumarragako tren geltokian ikatza eta egurra bagoietan kargatzen ere jardun zuen. Bixainen eman du bere bizia, ganadua eta behorrak zaintzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-138 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ONA-139 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?