Jose Ugarte Arregi

OƱati (Gipuzkoa) (1916-2013)

Biografia

Arantzazuko Errota baserrian jaioa. Aita bertakoa zen eta ama Gesaltza baserrikoa. Hamar senide ziren. Garia eta artoa ehotzeko errotaz gainera, argi zentrala (Arantzazuko fraideen jabetzakoa) ere bazen Errota. Gerra hasi zenean, Gomistegi baserrian zegoen morroi Jose, osaba-izeben etxean. Aita nazionalistentzat botoa biltzen ibili zen gerra aurrean, eta semeak bete zuen hari jarri zioten zigorra: Bergaratik frontera armak eramatea nazionalentzat. Gero, 1937an soldadu eraman zuten (Arapiles konpainian egon zen lehenengo eta Osasun Militarreko talde batean gero). Besteak beste, Lemoako borrokan, Guadalajaran eta Teruelen egon zen. Bueltan, ikazkin eta karretero ibili zen. Bergarako baserri batera ezkondu zen, eta handik Eibarrera joan ziren bizi izatera. Bitor Sarasketaren lantegian jardun zuen lanean, eskopetak egiten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-149 2010 Gerra Gogoratu Guran
ONA-157 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia