Jose Luis Madinabeitia Uriarte

Oñati (Gipuzkoa) (1941)

Biografia

Urrusula auzoko Errotan jaio zen 1941ean. Ama Araozkoa zuen, Txantonena baserrikoa, eta aita Errotakoa bertakoa zen, nahiz eta haien aurrekoak ere Araoztik etorriak izan. 7 anai-arreba ziren. Sei urte ingururekin hasita, Urruxolako eskolan ibili zen, baina sarri ez zen joaten eskolara baserrian lanak egin behar izaten zituelako. Gerora maristetan ere ibili zen, baina oso gutxi. 13 urterekin basoan hasi zen lanean, harik eta soldadutzara joan zen arte. Santa Cruz de Tenerifen egin zuen soldadutza. Handik itzuli zenean pila-fabrikan hasi zen lanean, eta bertan jarraitu zuen 58 urterekin erretiroa hartzeko aukera izan zuen arte. Urruxolako errotan "uratzak" (ur sufretsuak) eta bainuak umetatik ezagutu ditu. Amonak eta amak bainuak prestatzen zituzten eta udazkenean jende asko etortzen zitzaien tratamentua hartzera. Jose Luisek umetatik izan du ardiekiko zaletasuna eta artzain-txakur txapelketetan ere ibilia da.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-080 2009 Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
ONA-081 2009 Deba eskualdeko ahotsak - Oñati

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Urrexolako Errotan jaioa Bideoaren ikonoa
2 Arbasoak Araotzetik etorritakoak Bideoaren ikonoa
3 Errotan errotarik ez Bideoaren ikonoa
4 Lantegian hasi behar lanean Bideoaren ikonoa
5 Lantegira ezin moldatu Bideoaren ikonoa
6 Baserria aitajaunarengandik zuzenean berarengana Bideoaren ikonoa
7 Bainuetxea Errotan Bideoaren ikonoa
8 Ostatudun bainuetxea zen Bideoaren ikonoa
9 Bainuak sendatutako gizona Bideoaren ikonoa
10 "Bederatziurrena" bainuetxean Bideoaren ikonoa
11 Emakumeak finagoak gizonak baino Bideoaren ikonoa
12 Bainu osasuntsuak Bideoaren ikonoa
13 Bainuak udazkenean hartzen ziren Bideoaren ikonoa
14 Erlakaiztenen misterioa Bideoaren ikonoa
15 Ukuiluan egin zioten "ebakuntza" Bideoaren ikonoa
16 Jose Luisen neska-laguntze kontuak Bideoaren ikonoa
17 Egun batean bi neska-laguntze Bideoaren ikonoa
18 Gerra osteko gosea ez du gogoan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia