Jesus Zufiria Iarza
OƱati (Gipuzkoa) (1929-2018)
Biografia
Garibai auzoko "Koixkar Garaikua" baserrian jaio zen. Ama bertakoa zen eta aita Aretxabaletako Goroeta auzoko Markietegi baserritik etorritakoa. Zortzitik hamabi urtera bitartean Sarramendiko eskolara joaten zen, eguraldi txarra zenean batez ere. Euskaraz berba egiten zuenean, maisuak beheko pagadira bidaltzen zuen, bere etxerako su-egur bila. Amarengandik jaso zuen artzaintza jakinduria, eta aitarengandik berriz ikazkintzakoa. Baso lanetan urte askoan jardundakoa da. Bizi guztia eman du baserrian. Anaia Felix ere egon zen elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-119 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Roberto Altuna Erle - Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute