Ixabel Ugarte Elkorobarrutia
Oñati (Gipuzkoa) (1918-2018)
Biografia
Oñatin jaio zen Ixabel, Santa Marinako plazatik behera doan kaleko etxe batean. Gurasoak oñatiarrak zituen: aita Kortabarrikoa eta ama Erostegikoa. Zortzi anai-arrebaren artean bigarrena izan zen bera. Kaletik Lezesarri auzoko "Altzibarrazpikua" baserrira (gaur egun kale-etxe bihurtua) aldatu ziren lehenbizi eta zazpi urte zituela, Legazpiko Azpikoetxe baserrira joan ziren bizitzera, errentero moduan. Lau urte bertan egin ondoren, Bergaretxera joan ziren. Oñatiko ospitaleko eskolan eta plazako eskolan ikasi zuen. 11 urterekin utzi zuen eskola, eta neskame-lanetan hasi zen: besteak beste, Bergarako Azpilleta baserrian. 15 urterekin bueltatu zen bere baserrira. Baserriko lanetan aritu izan da beti eta tratura egunero joan ohi zen Bergarara azokara; esne-saltzen ere aritzen zen. 26 urterekin ezkondu zen, eta Pastaiñen jarri zen bizitzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-142 | 2010 | Legazpiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute