Gregorio Arejolaleibar Ojanguren
Oñati (Gipuzkoa) (1926-2010)
Biografia
Zubillaga auzoko Erguñazarra baserrian (Aretxabaleta eta Oñatiko mugan) jaio zen 1926an, hiru anaiatatik gazteena. Ama bertakoa zen eta aita Eskoriatzako Marin auzoko Mañarte baserritik etorritakoa. Aita gerra aurretxoan hil zitzaion. Madalena auzoko eskolara joaten zen ahal zuenetan Gregorio. Ama gaixorik zegoela, Oñatiko Alzuru medikua kotxez etortzen zen Zubillagara, baina oinez ibiltzeko gauza ez zenez, Gregoriok eramaten zuen asto gainean etxeraino (3 km.). Baserrian egon zen harik eta Zubillagako Gaitu lantegian ekin zion arte, baserrirako lanabesak egiten. Gaituk Zubillaga utzi zuenean, Gregorio artzain hasi zen. 46 urtez Deguria mendira joan izan da udako hilabeteetan bere ardiekin. Santu Guztien egunean etxe ingurura ekartzen zituen ardiak, eta udaberrian, orduan Aretxabaletakoa zen Bedoña auzoko Uriñe baserrira eramaten zuen artaldea, bildotsak jaiotzeko garaian. Gazta egiteko esnea etxera eramaten zuen egunero. Maiatzean berriz Aretxabaleta eta Eskoriatzako Deguria mendira joaten zen ardiekin. Bertan jarraitzen zuen gazta egiten harik eta ardiak antzutu arte. Artzaintzarekin lotutako hainbat xehetasun ematen ditu Gregoriok. Gregorioren berbetan Leintz aldeko ukitua igartzen da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-136 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ONA-137 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute