Francisca Altube Moiua Patxika
OƱati (Gipuzkoa) (1918-2017)
Biografia
Larraña auzoko Dominguena baserrian (gaur galduta; Alejona izenez ere ezagutua) jaio zen, aitaren bigarren ezkontzako lau anai-arrebatatik zaharrena. Lehenengo ezkontzako beste sei anai-arreba zituen. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, Berezao auzoko Mendikoa baserrikoa. San Juan auzoko Metalgua baserrian (gaur galduta) umezain zegoela, hamar urterekin, izan zuen eskolara joateko aukera, itaurrean egin behar izaten ez zuenetan. Handik Olabarrieta auzoko Simonena baserrira joan zen neskame. Etxera itzuli eta josten ikasi zuen, Olabarrietako Ugarte Txikiko Ixabel maistra izan zuela. Ikasi eta etxez etxe ibili zen joskin lanak egiten, harik eta josten joaten zen Santa Marinako Garainena etxean umezain geratu zen arte. Bertan zortzi urtez jardun ondoren ezkondu egin zen, Murgia auzoko Juanikogarrena (Juaniko Agirrena) baserriko Prudentzio Etxezarretarekin. Bost seme-alaba izan zituzten. Ezkondu eta gero josten jarraitu zuen, baita josten irakasten ere. Berari elkarrizketa bat egin zitzaion, eta "Mahai-ingurua Oñatin 1" grabazioan ere parte hartu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-148 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?