Fermin Altube Irizar
Oñati (Gipuzkoa) (1921-2020)
Biografia
Murgia auzoko Murgialdai baserrikoa. 11 urterekin Arantzazura joan zen ikastera eta 23rekin apaiztu egin zen. Fraide frantziskotarra, Aita Fermin Zarautzen egon zen lehenengo eta hainbat lekutan ondoren: Alfaro (Errioxa), Arrasate, Olite, Beasain... Oñatin egin zituen azken urteak, Bidaurretan eta Arantzazun. Eskolako irakaslea ere izan zen (erlijioa ematen) eta gazteei euskara irakasten zien, debalde. Sermoilari moduan Euskal Herri guztian ibili zen, gogo-jardunak eta misioak ematen. Liburu bat ere idatzi zuen: Oñatiko Murgia auzoa. Gure aurrekoak gogoratuz (Arantzazu, 1999). Arantzazuko santutegian egindako elkarrizketa, “Denbora hartu alde. Murgia eta Berezao auzoetako sukaldeak" proiekturako.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-297 | 2015 | Arantzazu Sagarzazuren fonoteka | Arantzazu Sagarzazu Sacristan |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?