Felipe Aiastui Galdos
Oñati (Gipuzkoa) (1925-2020)
Biografia
Larraña auzoko Olabarri baserrian jaio zen, zazpi anai-arrebatatik bosgarrena. Aita bertakoa zen, eta ama Uribarri auzoko Aingeru baserritik etorritakoa. Sarramendiko eskola berrian, Larraña, Garibai eta Zubillagako beste 60 bat ikaslerekin batera ikasi zuen, zazpi urtetik hamahirura. Etxean, baserriko lanetan eta idiekin egur garraioan jardun zuen. Igartua lantegian ekin zion lanean 35 urterekin, kateak eta kale-argientzako kakodun metalezko zutabeak egiten. Handik gutxira Murgia auzoko Estenaga baserrira ezkondu zen, bertako Karmen Arriaranekin. Seme-alaba bi izan zituzten. Felipe Estenagan esne-behi batzuk jartzen hasi zen, eta elkarrizketa egin zitzaionean baserria esne-behi ustiategi (herrian bakarra dena) bihurtuta zegoen, Feliperen semeak kudeatuta.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-140 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute