Eusebio Palacin Bueso
Oñati (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Caceresko Moraleja herrian jaio zen. Aita-amak bertakoak ziren. Aitak, Moralejako bizimodu kaxkarra ikusita, trena hartu eta Brinkolara heldu zenean, Oñatira etortzea erabaki zuen. Bera bakarrik etorri eta “Forjas Zubillaga”n hasi zen lanean. Aitzekua etxearen ganbaran etxebizitza bat prestatu eta bere emaztea eta bi umeak ekarri zituen Oñatira, Eusebiok sei urte zituenean. Oñatin urtebete egin zutenean, krisia etorri zen eta Moralejara itzuli ziren. Handik urte erdira gauzak konpontzen hasi ziren eta aita berriz itzuli zen Oñatira. Triana auzoan etxea aurkitu eta familia berriro ekarri zuenerako, hirugarrren semea jaiota zegoen. Oñatin jaio zen laugarrena, hau alaba. Eusebio ez zen eskolara joan. Bederatzi urterekin zumar-zuritzen hasi zen lanean, Madinaren otzara eta jarleku lantegian. Bertan bi urte eman eta gero, Egaña okindegian egin zuen lan, gauez, bost urtez. Gero “Pilas Tximist”en (gaurko Cegasa) hasi zen, eta bertan jardun zuen jubilatu arte. 23 urterekin, Tximistek ordainduta, eskolatu zen eta ekoizpenerako “Métodos y Tiempos” ikasketak bukatu zituen 25 urterekin. Oñatiko Portalekua etxeko Pilar Iñurritegirekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituzten. Euskara ez ezagutzeak are gogorragoa bihurtu zuen moralejatarren bizitza hasieran, eta Eusebiok eta bere anai-arreba guztiek euskara ikasi zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-130 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute