Esperanza Aiastui Aiastui
Oñati (Gipuzkoa) (1942)
Biografia
Garibai auzoko Koixkar Garaikua (Korosbizkar Garaikoa) baserrian jaioa. Aita zuen bertakoa eta ama, berriz, Berezao auzoko Ertzil baserrikoa. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Ingo Xonau! proiekturako, Oñatiko noka jasotzeko egindako elkarrizketa, Larrañako Pilar Guridi eta Garibaiko Joxepi eta Mariaxun ahizpa bizkiekin batera. Gurasoek ez zieten hika egin, eta etxean ere ez dute egin anai-arreben artean. Auzoko lagunekin ere ez. 14-15 urterekin kalera joan zen, eta orduantxe hasi zen hika erabiltzen, Larrañako lagunekin. Bere ahizpa Bixenta ere elkarrizketatuta dago.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-268 | 2019 | Oñatiko noka: Ingo Xonau! | Idoia Etxeberria | ||
ONA-269 | 2019 | Oñatiko noka: Ingo Xonau! | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute