Eli Igarzabal Erostegi
Oñati (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Zubillagako Arotzena baserrikoa, aita bertakoa zuen eta ama Kortazargoa (Zubillaga). Hiru senidetan zaharrena. Madalenako eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak, gaztelaniaz. Madalenako eta Olabarrietako eskoletan aritu zen irakasle, eta bera izan zen ikastolako lehenengo andereñoa, 1967an sortu zenean. Euskalgintzan izandako ibilbideari buruzko elkarrizketa egin genion. Oñatiko noka jasotzeko ere elkarrizketatu genuen, Sara eta Mila Martinez de Zuazorekin eta Mariaxun Villarrekin batera. Guraso biek hika egiten zioten. Tomas Elortza senarrarekin ere hika egiten du. Seme-alabekin ez. Hernanin bizi da, eta hango hika ere badarabil. Mariaxunek eta biek Zubillagarari buruzko liburua plazaratu zuten: "Antxinako Zubillagari begirada bat".
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| ONA-250 | 2019 | Oñatiko noka: Ingo Xonau! | Idoia Etxeberria | ||
| ONA-251 | 2019 | Oñatiko noka: Ingo Xonau! | Idoia Etxeberria | ||
| ONA-324 | 2025 | Euskararen historia soziala Oñatin | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





