Bittori Igartua Igartua
Oñati (Gipuzkoa) (1919-2016)
Biografia
Uribarri auzoko Sagastizabal baserrian jaio zen, bederatzi anai-arrebatatik laugarrena. Aita etxekoa zen eta ama, berriz, Larraña auzoko Elordui baserritik etorritakoa. Auzoko eskolan ikasi zuen, lau urterekin hasi eta hamar izan zituen arte. Gasteizera bidali zuten neskame hamar urterekin. Hiru urte bertan egin ondoren, Legazpiko Makatzaga baserrian jardun zuen neskame beste urtebete. Gero beste hiru urtez Oñatiko Ginea palazioan aritu zen. Aldi batez etxean egon eta gero, frantsesa ikastera joan zen Bordele ondoko Langon herrira. Handik Parisera joan zen judu familia baten neskame. Parisen estetizista ikasi zuen. Ahizpa gazteena ile-apaintzailea zuen eta harekin batera ile-apaindegi eta estetika jarri zuen Kale Berrian; mota hartako lehena izan zena Oñatin. Bertatik hartu zuen erretiroa. Bidaiatzea eta irakurtzea maite ditu. Berari elkarrizketa bat egin zitzaion, eta "Mahai-ingurua Oñatin 1" grabazioan ere parte hartu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-143 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ONA-144 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute