Bittor Madina Alzola

Oñati (Gipuzkoa) (1944)

Biografia

Ama Jaumendi baserrikoa zuen, aita Txorinekoa. Arantzazu kalean bizi ziren. Oinarrizko ikasketak erdaraz egin zituen Bittorrek: urtebete ospitalean, 6tik 10 urte bitartean Maristetan eta ondoren agustinotan. Fraide ikasketak egin zituen Haron eta Oñatin, eta lau urte Erroman pasatu zituen. Oñatira bueltatu zenean, 1967an, irakasle hasi zen agustinotan. Ikastola sortu berria zen eta Bittor euskararen aldeko lanetan hasi zen, ikastolako irakasleen arrimuan. Gau eskolan irakasle eta metodologia berriak ikasteko tailerrak egiten, besteak beste. Agustinoak utzi, eta Gasteizen Magisteritza ikasi osnodren, eskola publikoan hasi zen lanean. Lan handia egin du eskola publikoan D eredua ipintzeko. Oñatin lau urte egin zituen eta gero Berrobira joatea egokitu zitzaion; han egon zen maisu, erretiroa hartu zuen arte (oso maitea herrian, omenaldia ere egin zioten). Berrobin egin genion elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-326 2026 Euskararen historia soziala Oñatin

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia