Olaberria (Gipuzkoa)

Olaberriko festak

Olaberriko festak <p>San Juanetan dultzaineroak izaten ziren kalean. Tradizio handiko ohitura zen hamaiketakoa ematea, baina herrikoek baino kanpokoek etekin gehiago ateratzen zietela eta kargu hartzen hasi ziren. Hamaiketakoa udaletxeak ordaintzen zuen, diru askoko herria izan da beti Olaberria. Festa giroko ekintzak aipatzen ditu; orkestina, bertsoak, etab.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OLA-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juanetan dultzaineroak izaten ziren kalean. Tradizio handiko ohitura zen hamaiketakoa ematea, baina herrikoek baino kanpokoek etekin gehiago ateratzen zietela eta kargu hartzen hasi ziren. Hamaiketakoa udaletxeak ordaintzen zuen, diru askoko herria izan da beti Olaberria. Festa giroko ekintzak aipatzen ditu; orkestina, bertsoak, etab.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bestela ze izaten zan, jaiak-eta nolakuak izaten zian?
- Jai normalak?
- San Juanetako jaiak eta.
- Ba jartzen huan aurrena meza nausie, inpreszindiblea, Lazkaoko ttunttunerokin, ta juten huan alkatea bere zotza hartuta, nungo zea ote zan, ta ibiltzen hittuan, ta gero betiti izan dik honek tradizio haundikoa hamaiketakoa.
- Bai?
- Hamaiketakoa. Herri hau izan dek, zuek ondo dakizuen bezela, diru asko manejau don herrie. Nola Iurre hor, ta Iurreko zona hortaa gero tailler txiki pillo bat sartu zan, ba, beti horrek… hortik dirue iyo dek honea. Ta hamaiketakoa Lazkaoti, Izaldi (Idiazabaldik)… etorri nahi zonai, danai. Baiña hor’e abusoa hasi zan. Egoista batzuk gea ta azkeneako herriko jendea baztarren. Herriko jendea juteako danak situatzen zien mahaietan, ta bah! Oain, hasieran pixkat… hor jarri zien nota batzuk anuntziotan, tabloietako anuntziotan, ahal dana herriko jendea juteko ta gu ibiltzeko ta zeak, baiño oain’e etortzen da kanpokoa.
- Eta hamaiketakoa ze izaten zan?
- Bua, “a tope”! bazkari bat. Majiña batek kafea eta kopea o purue hartuta jungo hittuan. Normala dek herriko… herriko… herriko jendek etxen’e ordun inbitauk eoten dittuk, inbitauk esaten zaken.
- Laguntzailea: Bai, bai.
- Inbitauk eoten hittuan, ta ordun hik hemen astakeri bat ezin huan jan, bestela etxea jun ta ez huan jaten ta etxen’e sekula eoten zan hobena ordun eoten huan ta, bueno. Itten zan simulakro bat. Baiño ni azkeneako, ni neoni, ni oain oso zaille da etortzea horrea e, baiño ni neoni ez… ezin non aguantau hor pasatzen zan zea.
- Hainbeste jende ta…
- Por ejenplo, gu hemen gare mahai hontan. E? Ta honea serbittuko zien neskak, a tope nahi zendun guztie: hasi txoixoa, almejak… beno, nik ez dakit zenbat klase. Ta ona, gaiñea, hamaiketakoa serbitzen zuen. Ta hemengoa garbittu, ta jende bat bazegoan gero beste mahiea, ta gero beste mahiea, ta abusoa. Ta azkenenen ikusita nao bolsa kargatzen. Ta nere arten: “bale, bale”. [Ordun txarra] itteko honea etorri? Hobe [nahi badek] salda bat hartu ta hemen egon.
- Eta hori aiuntamentuk pagatzen zun?
- Ordaintzen zun, bai, bai.
- Berak ordaintzen zun?
- Bai. Ta oandio, oandio... oaindio hola dao hoi, e! oaindio hola segitzen dik horrek. Hemen dirue... esaten duenak egik badie... Uaintxe bertan jakin nahi nike ze mobimentu daon, ez dakit zenbat etxe berri in behar duen. Ta hor beheko zea hori, pabilloi hori, ta zer eongo dan hemen. Hemen alkatea etaatzeko muturrak hausten dizkie e, ja!
- Eta bestela jaietan eta, ttunttunerok eta...?
- Bai, ta gero orkestinan bat jartzen zan. Bersolarik, gero deportek, ruralak...
- Hori goizez?
- Bai, eguardin askotan, atxalden’e bai... Gaur´e sega apustue zeok. Apustue, sega premioa, bai. Gaur zeok, bai. Hementxe zelai... kolumne daoneko hortan. Ta nik ez dakit, ez det programaik eskutatu, baiño aurten’e hemen [bealdiko] palkoa jarrita zeok behintzet eta hoi soiñujole o orkestinan batentzako jarrita eongo da. O bersolarik.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia