Pedro Aranburu Jauregi

Olaberria (Gipuzkoa) (1937)

Biografia

Olaberriko Etxeberrigoikoa baserrian jaiotakoa (Errekalde auzoan), bertan bizi da. Aita bertakoa zuen eta ama beasaindarra. Fabrikan lan egindakoa, baina oraindik ere baserriko lanekin jarraitzen du. Ehiza eta arrantza kontuak ere ondo ezagutzen ditu, eta Olaberriko lehengo kontuak grazia handiz kontatzen ditu. Olaberriko eskolan ikasi zuen txikitan, eta pare bat urtez Lazkaon. Olaberriko Errekalde auzoko biztanle gehienek bezala, Lazkaorekin hartu-eman handia izan du beti.

Zintak

KodeaDataProiektua
OLA-001 2007 Euskal Herriko txori eta animaliak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskolan irakasle kanpotarrak; neskak eta mutilak aparte Bideoaren ikonoa
2 Eskola gutxi izan eta 14 urterekin lanera Bideoaren ikonoa
3 Doktrina ikasgai nagusi Bideoaren ikonoa
4 Olaberritik Lazkaora jendea lanera Bideoaren ikonoa
5 Baserritarrak kalera lanera Bideoaren ikonoa
6 Lanetik jai hartzeko, bikarioaren baimena behar Bideoaren ikonoa
7 Ostiral Santu gaua bikarioarekin, santuaren zaintzan Bideoaren ikonoa
8 Festetan zezenak nafarrek bultzatuta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Olaberriko festak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Umetan ehizan Bideoaren ikonoa
11 Umetako jolasak Bideoaren ikonoa
12 Presan gertatutako pasadizoa Bideoaren ikonoa
13 Helduan dantza egitea bekatu Bideoaren ikonoa
14 Inguruko herrietako erromeriak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia