Olaberria (Gipuzkoa)

Festetan zezenak nafarrek bultzatuta

Festetan zezenak nafarrek bultzatuta <p>Iurre auzoan lantegia jarri zenean nafar ugari etorri zen kanpotik eta haiek bultzatuta, festetan zezenak jartzen zituzten. Pasadizo bat kontatzen du beraien lur-sailera ihes egindako zezen baten inguruan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OLA-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Iurre auzoan lantegia jarri zenean nafar ugari etorri zen kanpotik eta haiek bultzatuta, festetan zezenak jartzen zituzten. Pasadizo bat kontatzen du beraien lur-sailera ihes egindako zezen baten inguruan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Iurre inguru haikok bertan zuen kapillatxo bat.
- Ta bestela Beasain…
- Ta bestela Beasaiñea jungo zien o. Gero ya hor “Poblao” o esaten dien pabelloi batzuk in zien. Naparra-ta etorri zan horrea…! Mutillek langillek, e! Baiño geo hola pixkat… ordun zeau zan hau, naparrez-ta bete zan ta. Hemen xexenak-eta jartzen zien.
- Laguntzailea: Bai.
- Akordauko zea.
- Nola zan hoi?
- L.: Festatan ta.
- Ba hor nola zien e…
- Laguntzailea2: Bakillak.
- Torerok o zea, jendillaje…
- L.: [...]
- Ba, joe, hoitakon bat konzejal jartzen huan ta, “por cojones” jarri beharra hauken zeak.
- Baiña zezenak…?
- Bakillak, bakillak. Bai. Baiño eak ateatzen zien, e! Gu, gu ez gea sekula atea hoin aurrea, baiño horik, sasoia latza eukiatik garai hartan, horik hor ibiltzen zian. Emakumak’e bai.
- Bai, e?
- Sartu ta… puu! “Jee!”, kixton jestok iñez ta hola ibiltzen hittuan. Ta hoitako batek alde in zon, ta gue behietaa zuzenen. Ta mekuen! gue behi… Ta ni alanbrei beida, “nunbaitten puskauko zian, ba!” ta batez! Hor “da!” salto in ta…
- L.: Salto in ta…
- Ta harrapatzeko, ume itteko zeola ta, abixua bakerok harrapau in behar zala, ta beste behiekin batea ikuillua sartzeko. Baita sartu’re guk! Gaur aiñeko sasoia bagenduan. Sartu diau ikuillua, “la ostra!” jo!, burue altxatzen zian… Koxkor bat huan, e! Zenbat kilo pixauko zon, ba, harek? Ehun ta berrota hamar kilo? Berrehun biziik? Askoik ez. Ate erdikoa, ikuilluko atek garai hartan badakik nola zien, itxi ta hola ate erdikoa irikitzen huan bakarrik, harrek ez [zekoan]… “a cuarenta y cinco grados” zan e, ez zegoan dana irikita. Ta han zebillean. Ta harrapau in behar zala ta sokea bota behar ziola ta ez zekiat zer, bertako aittonea, galanta gaiñea. Ondo heldu balio...! Nik ikusi non angulo… ate hartati “ttiu!” nola atea zan, ta hurrungo gure misperon paren gora. Ta hemen azkenen tiroz bota zuen, e. Zea, peligro… zean bat [ostia joko] zula, hemen paseatzen zebillen batzukin e, pixka bat aztorauta, ta azkenen hil in zuen. Hemen jan zuen gero, erreta. Beak jan zuen. Gu ez giñuan etorri. Ni ez nitxoan etorri, baiño seguru asko abixauko zien.
- Jaietan?
- Ez dakit nik nola antoliza… antolau zuen, hemen jan zan. Ta geoztikan nik hue zalako o nola… aiuntamientue kanbiau dalako o ez daulako afizioa galdu in dalako, uain ez da jartzen.
- Eta hori noiz hasi zan?
- Jo, nik ez diat esango fetxaik, baiño hau nik uain kontau diatena…
- Cincuenta-sesenta inguruan?
- Bai, nik hau kontau diaten istorik iual eukiko [zituk] hamabost urteti gora, e. Hoi, kaso hoi, gure ikuillun ta…
- L.: Gu ume kozkorrak giñela.
- Gure ikuilluko kaso hoi zala ta.
- Zuk hamabost urte?
- Nik hamabost ez, nik hamabost baiño gehio.
- Gehio?
- Bai, nik igual orduako igual eukiko [nitzean] nik hogeita hamar urte.
- L.: Uain dala hogeita hamar urte edo hola, gu ume kozkorrak giñela. Nik berrogeita bi dauzket, ta ni akordatzen naiz detaille hoikin, ta ume kozkorrak giñen gu.
- Bai, hemen arte bat huan, arte haundi bat. Plazea asko galdu dik. Bueno, oain hola beharko dik, baiño ordun oso politte o errexa huan ixten.
- Eta itxi egiten zan.
- Itxi itten zan, holako, zea, jartzen zien, valla batzuk o, ta peligro haundie zeon lekun egur batzuk sartzen zizkien ta beste zea’re, [hartaka] beste egur batzuk, langa batzuk, ta…
- Eta hori San Juanetan?
- San Juanetan.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia