Juan Pedro Goñi
Oitz (Nafarroa) (1937)
Biografia
Oitzen jaioa, Martixpenea etxean. Gaur, bertan bizi da. Aita oitzarra zuen eta ama Donamariakoa. Bera, hamar senidetan bederatzigarrena zen. Mendian lanean ibilia 28 urte arte. Zortzi urtetan mutil joan zen Elgorriagara (“behi aintziñin, behiak giatzen”). 12-13 urterekin mendian ziren anaiei mantenua eramatera igotzen zen astean behin, mandoan. Geroago mendian lanean hasi zen, Endarlaza aldean pinuak ateratzen, eta abar; sei-zazpi hilabete egiten zituzten etxetik kanpora. 18 urterekin Frantziako estatura abiatu zen baso-lanera: Mont Marsan aldean, Senpere aldean… ibilia da. Soldadutzatik itzuli ondoren, 1961ean, Orhipean dagoen Larrañe herrira abiatu zen hango basoetan arbolak bota eta ateratzeko lanetan. Hurrengo urtean berriz, Alpeetara, 1966 arte. Orduan kamiolari lanean hasi zen, 1999an erretiroa hartu arte. Orduan, kaikugintzan hasi zen, eta urte mordo batean horretan jarraitu zuen. Umetan aitak ere egiten zituen, baina berak 13 urte zituela hil zenez ez zuen harengandik ikasi; aldiz, Juan Bertiz oitzarrak erakutsi zion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIT-006 | 2019 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?