Oion (Araba)

Bertso-afariak

Bertso-afariak Bertso afari perfektuaren deskribapena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIO-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bertso afari perfektuaren deskribapena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zein izango litzateke, non eta nola bertso-afari perfektua zuretzako? Edo perfektuetako bat antolatzeko aukera emango balizute. Zein izango litzateke planteamentua?
- Non? Niregatik perfektua izateko baserriren batean edo sagardotegiren batean, holan berdez inguratutako leku batean. Ez nuke hiri zentro batean ingo. Eta eingo nuke, nola? Bertso-afariak ematen duen aukera bat da, adibidez, nahasketa hori bertsolari- bertso zaleen arteko nahasketa hori. Ta hori nahiko gustatze zait. Gustatze zait holan distantziaz ikusi behar baldin badut, gustatze zait ikustea bertsolariak oholtza baten barruan, osea, gaiñean, edo hola. Baño gustatze zait' e bai, bata bestian ondon eotea, mahai baten inguruan. Ta kantatu behar dunak kantatzeko edo nahi dunak kantatzeko. Hori're gustatze zait ze iruditzen zait holan elkarren aurpegiak ikusten dituzu ta, gertu-gertu sentitzen zea, elkarrekin afaldu duzue janari berdiña ta, nik hola ingo nuke.
- Ze izango lirateke libre edo gaia jarrita?
- Librean ze librean badao aukera oraindik gaia jartzeko; gaiak ateratzen dira baiño beti zozer gertatzen baldin bada, zoze okurritzen baldin bada ,zoze, beti dao denbora esateko: "a ta gero hau" baiño gaia jarrita igual, depende nolako gaiak edo zelako ariketak baiño holan, lehelengo hau gero bestia ta gero zortziko haundia ta eztaki zer... Holan ez nuke eingo.
- Gehiegi egituratu gabe aurrez?
- Bai.
- Eta, bertsolariak falta zaizkigu.
- Ez dakit, depende, bertsolari bakoitzak badauka bere bertsokera eta, depende. Bertsolariak jarriko du pixka bat giroa, afariari jarriko dio giroa. Depende ze bertsolari den eta giroak ere eskatuko luke bertsolari bat edo beste, depende zer nahi duzun egin eskatuko nuke bata edo beste edo holan, edozein etorriko balitz, aldatuko luke giroa. Depende ze bertsolari dan. Orduan, ez dakit.
- Alegia, ez duzula busti nahi.
- Bai. Ez, ez dudalako busti nahi. Ez dudalako uste holan kriterio haundirik daukadan ze ez dut hainbeste ezagutzen, ez dauzkat hain buruan, hain analizatuak. Honek holan iten du, honek, ez dakit zer... Ta ez dauzkat holan hierarkian jarrita zein behar dut ondo, konbinatu bestearekin.
- Ya eta ardura hori pixkat aparte utzita zuri gustatuko litzaizkizukenak? Lagun dituzulako, ezagutzen dituzulako?
- Ba aurten nik ez neukan holan oso fitxatuta eta negu udalekutara etorri zaigu Agin Laburu. Eta kriston ondo pasatu nun berarekin, baiño oso ondo. Etorri ziren Agin eta Onintza Enbeita eta oso ondo pasatu genun beraiekin, oso saltxeroak izan zian gurekin. Adibidez, hoiekin gustura egongo nintzake baiño eztakit.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia