Haurren heziketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-085-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:03:31
- Erref: OIA-085/006
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Haurrak zaindu eta hezi
Transkripzioa
- Ni prankotan mintzatu nion handikan 'e. Ni ixillik eoteko ez ona. Mezi zutelako itten nitzan maixtra... Maixu txar bat bazen. 'Ta umik aldrebes 'o baldin bazabiltzan, kasoik itten ez ziyon kakazo zikiñ bat. Kastillanua zen. Gu han eondu giñan dembuan. 'Ta batin neska hartu 'ta neska mutillak jon haunzko erreka 'ta botilla bete ur ahotik sartzen hor hasi 'uk. "Itto in ber al duk? 'O ze?" Eju ingo niyon. Ikaarrizko ejuak atetzen nittun! Da! Neska alleka batea 'ta mutilla bestea! Fuera! Nik behintzat, beexi itten nittin! Oaiñ 'e eju itten 'ute elizatik 'ta askotan. Uker daillenai beitu in ber dela 'ta! Nik banun hoi, e! Kostumbri hoi.
- Biño ordun kaso itten ziztuten, biño oaiñ ez lizuteke ingo!
- E?
- Uaiñ ez lizuteke ingo!
- Igual ez ziten ingo.
- U! Purrustan bat in 'ta! Hoi 're kambitu da erki! Izan 'e, zuk zuriak ez, biño illobak haziyak 'ttuzu, zuk, ez?
- Illobak nik hogeita hamar illoba 're baazkit nik. Itxekuk hamar bazin, itxe ondun bertan. Behintzat, aldrebes kusi ezkio nei... Hairi hoa, txar hoa galazten beti gustatu zit nei. Ez da oker ittia.
- Ez, ez. Eakutsi in ber da, ez?
- Bai, behiñ biño gehiyotan in izandu dut. Beste batin pilla bat lurrin amilka. 'Ta azpiyan dona nola eote, izango da? E? Eju iñ, ordun 'e eju in nun. Hauzko maldatik 're denetik beira jarri zizkiken. Ai...! 'Ta zea, iya itto, itto in ber zuten azpikua 'ro! Maixuk beira beira 'ta kasoik ez. 'Ta Galtzatako Maitxon alaba izango zen mintzatu zena. Zea: "amai sango ziot, e! Harrek hitza hoi ate zun. Maixua geruo mintzatutzen ai bazen, batez! Orduntxe neonek. Maixu denak maixu ber du!
- Biño maixua, zein saten 'zu? Ergoingo eskolatan, 'o Aierdin zen?
- Aierdin.
- A, bai, e? Zuk 'e izautu zenun eskola?
- Bai.
- A!
- Gu geok hor ibilli giñan. Bai, jesus! Hua sua maten ziten nei halakutan! Gue Xegundo bea 're zako batin bat sartzen hasi ezkio, hark kazk! Itten 'men zun, e! Guriak! Hoi panadeiyan aittu zen Xegundo, guria. Geo soldao jon zenin, han 'e, han 'e aldrebesak agertu itten ba! Hor hasi 'men dia irin zakua hustu 'ta irin zakua bakizu zer den, zikiña da, 'ta hauts hua dena abea 'ro! Eta hoi muitzen 'zan ber zun guri hoi. Jeniyua beretxua izango genun 'ta muitzen zena. 'Ta hala zakotik itto ingo 'men zuten bestela 'ta, muittu in ber norbaittekin. Ba hoi, bo! Bestela jo 'ta akatuko zittula 'ta larri izan ber zittun. Indarra 're bai horrek. Zepotia beti izandu du gue Xegundok. Non eondu zen hua soldao? Burgosen...
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!