Oiartzun (Gipuzkoa)

Aldaketak baserrian eta orokorrean

Aldaketak baserrian eta orokorrean Lehen, baserrian familia guztia aritzen zen lanean. Gero hasi ziren gazteak fabriketara-eta neskame joaten. Etxean maiorazgoa gelditzen zen. Maiorazgoa emakumea ere izan zitekeen. Lehen, baserritarrak ez zuen ikasten, baina orain bai. Lehen, aberatsek bakarrik ikasten zuten. Emakumeak ikasten zuen gauza bakarra jostea eta sukaldean aritzea izaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen, baserrian familia guztia aritzen zen lanean. Gero hasi ziren gazteak fabriketara-eta neskame joaten. Etxean maiorazgoa gelditzen zen. Maiorazgoa emakumea ere izan zitekeen. Lehen, baserritarrak ez zuen ikasten, baina orain bai. Lehen, aberatsek bakarrik ikasten zuten. Emakumeak ikasten zuen gauza bakarra jostea eta sukaldean aritzea izaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- ...leno, y hoy en día pues...

- Klaro eta ezta, ezta... Estimatu 're berdin 'de ez, oaiñ.

- Keba, keba! Ez, ez. Ezta pentsatu 're, ezta pentsatu 're, estimaziyua. Eske gaur dakazu denetikan, san zattut ba, leno aberatsai beira eongo pozikan hau erosiko 'ta hoi aberatsak, buf! Eta oaiñ, aberatsan graduta gehixkunak... lana itten da, lana bada, eta baserriyak ere ez dia leno bezela. Denak errextasunakin jarriyak dia 'ta leno baserriyan famili guziya enpleatzen zen e! Arta-jorra zela 'ta, belar-ontzik zila 'ta, 'ta illar-biltzia zela, hosta-ittia... bueno, ze lanak ez zian baserriyan! Famili osuak. Eta gero urte batzutatik hasi zen, ya 'o neskame, edo fabrikara, baserritatik. Itxian ber zena, bat, geldittu; geoko izango zena, itxea: mayorazkua.

- Mayorazgua ze izaten zen? Igualtxu zun gizasmia 'o emakumia? 'O beti gizasmia gelditzen zen?

- Itxeako bat zeatua zeona, mayorazgua saten zen. Lomismo emakumia izango zen, igual.

- Zarrena normalin?

- Bai, jeneralin bai. Jeneralin bai. 'Ta geo leno denak batian, denak baserriyan bizitzen zin 'ta baserriyan, hango bizibidia, gañekun ez. Gaurko egunin lanea joten za, zure soldata badakazu, y es muy distinto.

- Lotua baserriya.

- Bueno! Lotua 'ta lan asko iñak dia baserritarrak e. Goor lanak iñak baserritarrak dia. Enkambio gaurkun erraxtasun haundiyak daude, eta gaiñera esan zattutena, baserriyan bat, gero baserriyan jarraittuko duna... 'ta gañekuk, pues 'o neskame dela, edo... gaiñea aber gaurko egunin eozeiñ baserritarrek karrerak badakazkite, neskak eta mutillak.

- Bai, bai, oso difentia da.

- Leno pentsatzen zen baserritarrak ez zutela baliyo ber estudiatzeko, y hoy en día cualquiera te tiene una carrera, y muy bien además. Beste dirodunak, ai 'ta ai 'ta ai 'ta ai, 'ta igual tutik 'e baliyo ez. Hala da, hala da. Zenbat... Jesus! Zenbatek zenbat diro bota alperrik eta alperrik kategoria nahi zutelako, enkanbio gaurko eunin pues normalidade guztiyakin edozeiñ baserriko neska edo mutillek dakazkitzu karrera ónakin. Leno ez zen posible.

- Hoi onea behintzat, in da.

- 'Ta gaurko eunin pues baliyo dunak, baliyo du 'ta ateratzen dia aurrea. Askok eta askok.

- Ze zue erareko emakumik ikasten seittu gutxik, josten gehiyenak ez?

- Bai, ordun ohittura hala zen. Eta ezkondu ber zunak kozinan ikastea pixka bat. 'O taberna zean batin edo... kozinan ikastea hori 're bai. 'Ta geo jostia iruitzen zen gauza bera, gaurko eunin ondo da zeozer arreglo ttikiyak itteko jakittia, jakittia ona da...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia