Oiartzun (Gipuzkoa)

Jostailu gutxi, baina irudimen handia

Jostailu gutxi, baina irudimen handia <p>Hainbeste lanen artean, jostatzeko beta ere izaten zuen. Etxean, besteak siestan zeuden bitartean, bakarrik ibiltzen zen jostatzen, auzoan bere adinekorik ez baitzegoen. Etxeko barrutian bere txokoa egina zuen: jostailu gutxi, baina irudimenez betetako mundu ederra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-028-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hainbeste lanen artean, jostatzeko beta ere izaten zuen. Etxean, besteak siestan zeuden bitartean, bakarrik ibiltzen zen jostatzen, auzoan bere adinekorik ez baitzegoen. Etxeko barrutian bere txokoa egina zuen: jostailu gutxi, baina irudimenez betetako mundu ederra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Len jostaketakin aittu za. Gehiyena eskolan ibilko ziñan? Itxian, itxian, baserriyan gutxiyo?

- Itxian aprobetxatzen nun bestik siesta joten zinin. Bai. Eta... Ordun bakarrikan e... Asko ibiltzen nitzan san zattuten bezela, ne adiñekoikan ingurun ez nulako, eta bakarrikan ibiltzen nitzaneko banun ne txokua. Bai. E... Barrutiya, zalaiyan onduan arbolak eta zin lekua, barrutiya deitzen geniyon, eta han zen harri txuri zabal zabal bat, eta geo zittun e... Lurran azpiyan gordiak beste bi harri, biñon atetzen zin bastante eta izaten nun harri xabal hura nere itxia eta beste bi lurrin erdi tapatuk zozten haik apalak. 'Ta ordun hora izaten zen ne itxia 'ta ne denda. Eta... Arbolan adarrakin eta geo e... Urritzari aixa kentzen zaio axala, urritz arbolari, hairi axala kendu eta itten nittun orratzak bezela haikin, moxtuta. Eta zertik itten nun hoi? Arkaleko soldaduk ikusten nittulako zea e... Aber, ez nau akordatzen oan... Istrukziyuk itten. 'Ta klaro, haik eamaten zittuten korreak, 'ta gerrikuk eta txapelak ben borla batekin 'ta, 'ta nik itxi hartan denetik nakan. Ordun itten nittun gaztañan 'ta adarrak hartu, 'o gerizayanak igual, sartzen nittun urritz makillai 'ta itten nittun haik bezelako korrea haik 'ta batzutan militarra nitzan, bestetan dendaiya 'ta bestetan itxeko andria! Biñon aztua, e! Zembat dembora eoten nitzan han. Ingurua dena garbi garbiya eukitzen nun.

- Bakar bakarrik?

- Bai, eta hura neria zen. Neria. Ta ez dakit iñoiz iñorrekin han ibilli nitzan, uste 'ut ezetz. Eta geo, pues... Zea 're bai, ordun garai hartako historiya. Itxian sala haundiya zen, eta, bi maiya eta silla pilla bat 'ta, eliza, jartzen nittun maiya oi... Sillak bi illaratan eta neonek jantziko nittun amanak 'o izeban arropak eta hankatakuk, mantilla haundi bat jarko nun 'ta gen ustez elizan geundela, ni bakarra nitzan biñon... Elizan gaudela 'ta apaizak, apaizak guri atzia man 'ta ordun meza maten zuten beák aldarea beira 'ta guk ikusten genun apaizan espalda. Ordun, 'ta kasuelidadia, ze nik aldaria nakan salan...

- Bai, han aldare bat zen bai!

- Guen itxian... Aldaria... Guen... Bai, ni jaiyotako itxian aldaria zon! Ordun jartzen nitzan ni ne silla pilla haikin aldarea beira, eta apaizak ne... Guen ayeka beitu 'ta... Maten zunin be ordena nik itten niyon silla denari buelta eman, belauniko ioten nitzan bittartin, 'ta silla denai buelta man 'ta exeita jarri. Igual hamar 'o hamabi silla! Eta gustora! Bai. Gustora. Geo....

- Ordun jostailluk gutxi!

- Ez. Jostailluk eta... Jostailluk itten genittunak...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia