Xabier Harregi Agirrezabala
Oiartzun (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Ama Lazkaokoa eta aita Hazparnekoa zituen Xabierrek. Oiartzunen ezagutu zuten elkar eta bertan ezkondu ziren. Gaztea zen oraindik gerran aita eraman zutenean. Amak ezin sei seme-alabak mantendu, eta familiakoen artean banatu zituen, aita erbestetik etorri eta berriro elkartu ziren arte. Xabierrek hasieran ez zuen gustukoa barberu ofizioa, baina aitak bere lanbidea jarraitzea nahi zuen, eta behartuta sentitu zen. Ez dauka damurik, azkeneko urteak oso gustura egin baitzituen; bezeroen artean, gainera, lagun asko zituen. Herritar askoren kudeaketa eta diru kontuak eramaten lagundu du; izan ere, ez zuen eskola asko eduki baina beti izan du ikasteko gogoa, eta halaxe ikasi du: zaletasunak eta esperientziak lagunduta. Arantza txiki bat ere badauka Xabierrek: gazteei jakinarazi nahi die euskaldunak bere eskubideen alde borrokatu behar izan duela ez gaur egun bakarrik, aspalditik baizik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-079 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi | ||
OIA-080 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi | ||
OIA-081 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute