Mari Karmen Mendiburu Etxeburu
Oiartzun (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
1940ko maiatzaren 19an Errenteriako partean den Artamugarri-erdikoan jaioa. Oiartzun eta Errenteria-Orereta arteko mugaren ondoan. Baserria Errenteria-Oreretako lurretan egon arren, Oiartzun gertuago geratzen zitzaienez, Iturriotz alderako joera zuten beti. Aita auzoko Arbide baserrikoa zuen, Jose Manuel Mendiburu. Eta ama, Lorenza Etxeburu, berriz, Donostiako miserikordiatik Artamugarrin jasotakoa zen. Aizateko eskolan ibili zen Mari Karmen, baina erdietan ez ziren eskolara joaten, baserrian lana izaten baitzen. Sei senidetan gazteena da Mari Karmen. Ezkondu aurretik Pitusan aritu zen lanean eta Domingo Albisu Bordazpikoarekin ezkondu zenean lana utzi eta etxeko lanetan hasi zen. Bi semeren ama da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-142 | 2016 | Oiartzuarren baitan | Irati Odriozola |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?