Juan Mari Barrenetxea Retegi
Oiartzun (Gipuzkoa) (1928-2019)
Biografia
1928ko azaroaren 1ean jaioa Ugaldetxoko Txipito. Aita, Juan Barrenetxea, Dimakoa zuen eta ama, berriz, Andresa Retegi Ugaldetxoko Palaziokoa. Hamar senidetan bosgarrena zen bera. Bi urte zituela, senide asko zirela eta, izeba eta osabarekin bizitzera bidali zuten gurasoek Itturburu baserrira. 12 urterekin ikasi zuen barbero lana Ugaldetxoko Joxe barberoarekin eta 1950. urteaz geroztik, bere kontura lan egin zuen. Maitxo emaztearekin 24 urterekin ezkondu eta bi seme-alabaren aita izan zen. Elkarrizketa egin zitzaionean Zubiaurre etxean bizi eta lan egiten zuen, Altzibarren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-140 | 2015 | Oiartzuarren baitan | Irati Odriozola |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?