Joxe Luix Irastortza Mitxelena
Oiartzun (Gipuzkoa) (1917-2009)
Biografia
Joxe Luix Iturriozko Larrazabal baserrian jaio zen. Baserri horrek Oiartzungo kalea baino gertuago ditu Goizueta eta Arano. Ez da harritzekoa, beraz, Larrazabaltarrak aieka hartarako joera izatea. Andregaia ere Aranokoa egin zuen: Gregori. Hala ere, bai aieka batera bai bestera, oinez asko ibili behar izaten zuten; eskerrak Joxe Luixek beti gustuko izan zuen oinez ibiltzea. Erretiratu eta gero ere makina bat sari jaso zituen ibilaldietan. Hasieran baserrirako izaki, beste senideek baino eskola gutxiago izan zuen; baina gerran zauritu ondoren, lanean hasi zen eta han nabaritu zuen eskola falta. Hala ere, beharrarekin ikasi zuen, eta jubilatuen etxean ere 20 urte baino gehiago aritu zen bertako kudeaketa lanak egiten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-077 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi | ||
OIA-078 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute