Anttoni Andalurria Urrutia
Oiartzun (Gipuzkoa) (1918-2010)
Biografia
Gaur egun desagertua den eta Tolare jatetxearen ondoan zegoen Etxenagusin jaio zen Anttoni. Tolareko haurrak etxean izaten zituzten, eta, bertako etxekoandreak eskatuta, oraindik neska kozkorra zela, hasi zen neskame Tolaren. Bertako haurrak zaintzen hasi zen, baina Tolare, taberna eta dendaz gain, baserria ere bazen, eta denetariko lanak egin zituen Anttonik. Eta ez Tolarekoak bakarrik, Ergoien eta Oiartzungo etxe askotara ailegatu zen lanera. Toki askotan eskatu zioten neskame joateko, baina berak beti nahiago izan zuen Tolaren gelditu. Nobio bat baino gehiago izan omen zituen, baina nahiago izan zuen ezkongai gelditu. Auzoko haur belaunaldi asko zaindu zituen, ia-ia bereak bazituen bezala, eta haur haiek heldu bihurtu eta gero ere, denen kezka izaten zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-084 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Mari Jose Deskarga - Ane Lardi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute