Odieta (Nafarroa)

Ikazkintzaren inguruko azalpenak II

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ODI-006-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ikazkintzaren inguruko azalpenak.

Transkripzioa

- ... iten tzen, biño ya utzi zen kostunbrë oi. Gero? zu, eztakit oroitiko zaran, alako... autojena, ba... osijenoaki ibili baiziren, autoak denboa puskuates, posgerran...
- Oroitzen naiz, bai, deposito handi batzuekin...
- Bai, ta deposito aundiek? konsumitzen zuten? gasa iteko? iketza, ta izendu zuen, aprezio asko, urte pare batez, bizpiru urtes? aprezio asko, ta orduen? yendea animatu zen itea iketza, oso garesti saltzen baizuten. O sea, ya, len, atzenduik zagon gauz ore? in tzan berritu, torri zelaik gasojenoan... istorio berriaki. Oai? ez da deus; gero iketza itän tzen... apartako lekuutan, karroik eta ibili etzezaken toki oietan, egurre ezpaizaiken karri? koste aundie baizauken? ta iketza berriz kartzen tzen bastante... aise? mandoaki. Orduen? egurr ore an, usteltzea utzi biarrean? iten tzuten iketza. Klaro, lurre ta gauze oiek, kusten zuten b(e)len, baietz, balio zuela, o sea, iduriek balio zuela. Ola, ola, orai ezta iten bate.
- Ez?
- Ez! emen ez beñezpin! Gero, atra zen bertze prozedimentue t’Iratikoak iten zuten bestek... gizenik? eztakit nola egosten tzuten, kalderetan ta, ya... modernoa(g)oa, beño lengoas?... ola.
- Eta erran duzu klaserik hobeenak zirela...
- En(t)zinoa, gogorren gogorrena, gero aritza, eztait, ta bagöa; emen entzinoik ezta, biño badaki(t) nik, oberena?... entzinoana; emen aitze ta bagöa. Klaro, beti-beti biar du sanoa, e? sano daola, naiz... fuertia izen, koropilloa ta... fuertia! eztu inporta, sano, sano; ustela ez, ustela da... oso tranposoa. Ustela artan... autse formatzen tzen, ta... gero, ustes itzalik zagon? sue an, falsëdadean egoten tzen an; orgatik miaitzen tzen len... sanoak. Ustela... tronko arrek kentzeko aise balin bazauke? kentzen zeakion, beste atzuk izeten zuten barnean ore? ya, hala! joaten tzen.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia