Leire Etxeberria Elorza
Oñati (Gipuzkoa) (1980)
Biografia
Oñatin jaioa, herrian bertan egin zituen oinarrizko ikasketak eta ondoren Informatikako Ingeniaritza ikasi zuen Arrasaten. Doktorego tesia egin ostean, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria da. Bere denbora librean hainbat GKEtan hartzen du parte. Arrasateko AMS-Mundu Solidarioa Helburu GKEko boluntarioa da eta baita Hotz Oñati taldekoa ere. Birritan egon da Grezian errefuxiatu kanpalekuetan laguntzen. GKEei buruzko elkarrizketa egin diogu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-294 | 2024 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute