Felisa Enparantza Galdos Felisatxo

OƱati (Gipuzkoa) (1911-1996)

Biografia

1911n Oñatin jaio eta bertan hil zen 1996an. Euskararen alde lanean gogotsu jardundakoa. Joskina eta dendaria. Kale Zaharra, 4an, gaur egunean HARITZA liburu-denda dagoen etxean bizi eta lan egin zuen, bertan eduki zuen-eta bere jostundegia eta prentsa-denda. Bere senarra Mallorkako Alfredo Coll Allés izan zen; ez zuten familiarik izan.

Oso emakume euskaltzalea eta aldi berean oso herrikoia izan zen: beti jende ezberdinarekin berbetan, Caritasen lanean, kanpotarrekin harremanetan... Oso bizitza luzea eta betea izan zuen. Urtetan zabaldu zuen euskal prentsa Oñatin eta Kontzejupetik herriko aldizkarian iritzi artikuluak idatzi zituen oñatieraz (ikusi, adibiderako, artikuluetako bat).

Roberto Altunak 1987an elkarrizketatu zuen lehenengoz Felisatxo eta, ondoren, baita transkripzioa eta azterketa filologikoa egin ere (lotura horietan dituzue ikusgai).

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-161 1987 Roberto Altunaren fondoa
ONA-164 1990 Roberto Altunaren fondoa

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia